Donostiako Estropadak (Orio irabazle)

miércoles, 26 de marzo de 2008

Orio Kontxan

Orio Kontxan

Nahitaezko erreferentzia

Kontxako estropada da jokatzen diren guztien artean, alde handiz, garrantzizkoena. Arrazoi askorengatik: zaharrena eta beteranoena delako (ehun eta hogei urte); saririk onenak, dirutsuenak, banatzen dituelako; estropada lekua ezin ederragoa delako; eta beste edozein estropadak baino jendetza askoz handiagoa biltzen duelako. Arrazoi horiek guztiengatik arraun talde guztiek jokatu nahi izaten dute.

Orio taldea arraunean

Donostiako estropada urtero-urtero iraileko lehen bi igandeetan jokatzen da, eguerdiko hamabietatik aurrera. Uretako norgehiagoka hori zortzi ontzik jokatzen dute. Aspaldiko urteetan nahiko lan izaten zen arraunketarako zortzi kaleak betetzen eta urte askotan ez ziren zortzi izatera iritsi. Azken urteotan, berriz, zortzi baino askoz gehiago dira Kontxan lehiatu nahi izaten dutenak, urteren batean hogeita hamar inguru. Horregatik, kanporaketa estropada bat jokatu ohi dute egun batzuk lehenago zortzi ontziak zein izango diren erabakitzeko.

ORIOTARREN KONTXAKO ESTROPADAREN HISTORIA: EHUN URTE -31 BANDERA - 10 PATROI - HERRI BAT: ORIO

Orioko arraunaren edo arraunlari oriotarren ehun urteko historia: Ehun urte. 87 estropada, hamahiru urtetan ez baitzen jokatu. Hogeita hamar bandera. Hamar patroik irabaziak: Manuel Olaizola, Antonio Maria Uranga, Domingo Mitxelena, Jose Mari Urdangarin, Inazio Sarasua, Claudio Etxeberria, Juan Altxerri, Jose Luis Korta, Txiki Larrañaga eta Oskar Rodriguez. Ehundaka arraunlari. Eta herri oso bat horien guztien atzetik eta bultzaka. Horixe da, oso labur kontatuta, oriotarrek Kontxako estropadan historiarako utzi duten marka.

Kontxan XX. mendean 87 urtetan jokatu zen bandera. Hamahiru urtetan ez zen estropadarik izan, 1902tik 1908ra, biak barne, ezta 1912, 1913 eta 1914an ere, horrela erabaki zutelako Donostiako agintariek, traineru estropadena ikuskizun zakarregia omen zelako Donostiak garai hartan zituen bisitari udatiarrentzat. 1936, 1937 eta 1938an ere ez zen jokatu, Espainiako gerragatik.

Estropada jokatu zen 87 urteetatik hirurogeitan jokatu zuen Oriok. Hogeita hiru urtetan Oriok ez zuen koadrilarik eraman estropadara. Bitan ez zuen tokirik lortu sailkapen estropadan, 1981 eta 1985ean. Behin, 1911n, lehenengo estropada aidian irabazi eta gero, bigarrena jokatzeari uko egin zion, getariarrek legez kanpo ari zirela eta. Beste behin, gainontzeko traineruek boikota egin zioten Oriori eta agintariek ez zioten parte hartzen utzi, 1986an.

Gerra aurreko azken urtean, 1935ean, oriotarrak aurrena zihoazela hondoratu egin ziren. Beraz, mende honetan jokatutako 87 estropadetatik Oriok 60 aldiz parte hartu eta 59 aldiz iritsi ziren helmugara. Horietatik 30 aldiz irabazi zuten bandera, erditik gora, 17 aldiz gelditu ziren bigarren eta 10 bider hirugarren, zazpi aldiz bakarrik ez ziren izan lehenengo hiruren artean.

Orioren jarduna Kontxan, urtez urte

URTEA - PATROIA - ORIO zenbagarren - TRAINERUAren izena - BANDERA nork?
1890 - Olaizola - Hirugarren - Orio - Donostia
1895 - Mitxelena - Bosgarren - San Jose - Donostia
1896 - Elizalde - Laugarren - San Jose - Getaria
1899 - Atxa - Bosgarren - Ageda - San Pedro
1901 - Olaizola - Bandera - San Antonio - Orio
1909 - Olaizola - Bandera - Virgen del Mar - Orio
1910 - Olaizola - Bandera - Virgen del Mar - Orio
1911 - Olaizola - Bigarren - Virgen del Mar - Getaria
1915 - Uranga - Hirugarren - Virgen del Mar - Donostia
1916 - Olaizola - Bandera - San Nikolas - Orio
1917 - - - - - San Pedro
1918 - - - - - Donostia
1919 - Olaizola - Bandera - San Nikolas - Orio
1920 - - - - - Donostia
1921 - Martikorena - Bigarren - San Nikolas - Unión Pasaj
1922 - - - - - Donostia
1923 - Uranga - Bandera - San Nikolas - Orio
1924 - - - - - San Juan
1925 - Uranga - Bandera - San Nikolas - Orio
1926 - - - - - Ondarroa
1927 - - - - - San Pedro
1928 - - - - - San Pedro
1929 - - - - - San Pedro
1930 - Uranga - Bigarren - - San Pedro
1931 - Uranga Segu - Bigarren - Jose Antonio - San Pedro
1932 - - - - - San Pedro
1933 - Mitxelena - Bandera - - Orio
1934 - Mitxelena - Bandera - - Orio
1935 - Mitxelena - Hondoratu - - San Pedro
1939 - Uranga - Bandera - - Orio
1940 - Urdangarin - Bandera - - Orio
1941 - Urdangarin - Hirugarren - - Hondarribia
1942 - Mitxelena - Bandera - - Orio
1943 - Mitxelena - Bosgarren/Aurrena - - Hondarribia
1944 - Mitxelena - Bandera - - Orio
1945 - - - - - Pedreña
1946 - Urdangarin - Hirugarren - - Pedreña
1947 - Mitxelena - Bigarren - - Hondarribia
1948 - - - - - Hondarribia
1949 - - - - - Pedreña
1950 - - - - - Donostia
1951 - Sarasua - Bandera - - Orio
1952 - Sarasua - Bandera - - Orio
1953 - Sarasua - Bandera - - Orio
1954 - Sarasua - Laugarren - - Iberia
1955 - Sarasua - Bandera - - Orio
1956 - Sarasua - Bigarren - - San Juan
1957 - - - - - Aguinaga
1958 - Sarasua - Bandera - - Orio
1959 - - - - - Sestao
1960 - - - - - Aguinaga
1961 - - - - - San Juandar
1962 - Sarasua - Bigarren - - San Juan
1963 - Gorriya - Bigarren - - San Juan
1964 - Gorriya - Bandera - - Orio
1965 - - - - - Hondarribia
1966 - - - - - Hondarribia
1967 - Trabu/Saras - Bigarren - - Hondarribia
1968 - - - - - Hondarribia
1969 - - - - - Lasarte
1970 - Altxerri - Bandera - - Orio
1971 - Altxerri - Bandera - - Orio
1972 - Altxerri - Bandera - - Orio
1973 - Altxerri - Bigarren - - Lasarte
1974 - Altxerri - Bandera - - Orio
1975 - Altxerri - Bandera - - Orio
1976 - Altxerri - Bigarren - Olaizola - Pedreña
1977 - Altxerri - Hirugarren - Olaizola - Santurtzi
1978 - Estanis - Laugarren - Olaizola - Kaiku
1979 - Estanis - Hirugarren - Olaizola - Santurtzi
1980 - Miralles - Laugarren - San Nikolas - Kaiku
1981 - - - - - Kaiku
1982 - Altxerri - Hirugarren - San Nikolas - Kaiku
1983 - Altxerri - Bandera - San Nikolas - Orio
1984 - Altxerri - Hirugarren - San Nikolas - Zumaia
1985 - Santi Garm - Kanpoan geratu - San Nikolas - Santurtzi
1986 - Olasagasti - Boikot - - San Juan
1987 - Santi Garm - Bosgarren - Camping - Zumaia
1988 - - - - - San Juan
1989 - Elizalde - Seigarren - Balea - San Pedro
1990 - Gorria hijo - - - San Juan
1991 - Korta - Bigarren - San Nikolas - San Pedro
1992 - Korta - Bandera - San Nikolas - Orio
1993 - Txiki/ Korta - Hirugarren - San Nikolas - San Pedro
1994 - Txiki - Bigarren - San Nikolas - San Pedro
1995 - Txiki - Bigarren - Kanpa - San Juan
1996 - Txiki - Bandera - Kanpa - Orio
1997 - Korta - Bandera - Kanpa - Orio
1998 - Txiki - Bandera - Kanpa - Orio
1999 - Oskar Rodriguez - Bigarren - Kanpa - Koxtape
2000 - Oskar Rodriguez - Bandera - Kanpa - Orio
2001 - Oskar Rodriguez - Bigarren - Txiki - Castro
2002 - Aitor Carrillo - Bosgarren - Txiki - Castro
2003 - Aitor Carrillo - Bigarren - Txiki - Astillero
2004 - Oskar Rodriguez - Hirugarren - Txiki - Astillero
2005 - Oskar Rodriguez - Bigarren - Txiki - Hondarribia
2006 - Irakoitz Etxeberria - Bosgarren - Txiki - Castro
2007 - Irakoitz Etxeberria - Bandera - San Nikolas - Orio

Informazio honen jatorria: http://www.oriora.com/Kirolak/Arrauna/Kontxa

No hay comentarios: